Azaroak 25ean, Emakumeen kontrako indarkeria desagertarazteko nazioarteko eguna aldarrikatzeko, egunean zehar etapa guztietan, hainbat jarduera burutuko ziren Ikastolan.
Abenduaren 27an musikariz, kulturgilez eta aldarrikapenez beteko dugu Bilbao Arena, euskaltzaletasunaren indarra erakusteko ekitaldian
Lehen Hezkuntzako 4-5-6.mailetako sukaldaritza tailerra astero egiten dute. Bertan sormena zaporeekin nahasten dute eta emaitza goxo goxoak dastatzeko aukera ere izaten dute.
LH-n landuko dituzten gaien arabera, hilabetean behin jangela tematiko bat antolatuko dugu, hilabete honetan janari mexikarra jateko aukera izan dute
Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Zarautzen izan dira bi eguneko irteera egiten. Eguraldia lagun hondartzan, bueltaxkak egiten, jolasean...primeran ibili dira eta izugarri gozatu dute.
Udazken honetan berriro ere martxan dira gure herriko hiru ekimen solidario eta euskaltzale: Seaskako egutegi salmenta, Xiberuko Ikaskoliren saski salmenta eta Hendaiako Ikastolako abentuko egutegiak.
Tinko zinema euskaraz programa dela eta lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan ziren. Eguraldia lagun zutela ikusirik, pelikula ostean primeran ibili ziren parkean jolasean!
2 urteko ikasleak udazken koloreak ezagutzen eta gozatzen ibili dira oinez egin duten ibilbide batean.
29. Jardunaldi Pedagogikoak aurten lelo argi batekin datoz: Bagatoz inklusiotik ekitatera!
Hilean behin, DBH4ko ikasleek Ibarra Martxan ekimenean parte hartzen dute.
LH 4. eta 5. mailako ikasleak Zarauzko Igerain aterpetxean izan dira bi egun pasaz
Naturak eta kanpo espazioek eskaintzen dituzten abantailez jabetuta, HH 2-3ko ikasleek astero irteerak egiten dituzte ikastolaren ingurura
Pagination
- Previous page
- 9 orria
- Next page
Pagination
- Previous page
- 8 orria