Uzturpe ikastolako jangelak kalitatezko elikadura eskaintzeko honako ezaugarri hauek dituen jangela zerbitzua bermatzen du:
- Ikastolan bertan prestatutako janaria.
- 0 Km. filosofiari jarraiki bertako eta sasoiki produktuak erabiliaz, egindako menu orekatua.
- Lehengai ekologikoz osatutako eskaintza.
- Elikadura orekatun oinarritutako menua.

Oharrak
- Ikastolako jangela zabalik dago ikastolako ikasle eta langileentzat ikasturte osoan zehar. Bertan zerbitzatzen den bazkaria sukaldariak ikastolako sukaldean prestatzen du egunero.
- Egun solteren batean zerbitzua erabili nahi bada, idazkaritzan bertan adierazi behar da, BEZPERAN, goizeko hamarrak baino lehen.
- Bazkalondoren hezitzaileen zaintzapean egongo dira ikasleak.
- 3 urteko haurrek siesta zerbitzua izango dute.