Skip to main content

Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. Udaberriro-udaberriro loratzen dira, hizkuntza ez dadin zimeldu.

Lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskalzaleok gara. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako.

Aste batzuk badira ikasturtea hasi genuela. Ikasturte berri bat. Hasiera guztiek ekarri ohi dute zerbait berria, eta Ikastolok ere, ikasturte honekin batera, aldi berri bat abiatu nahi dugu. Erronka berriak ditugu euskal gizartean, eta ilusioz heldu diegu horiei guztiei; ikuspegi berrietatik jardunez, egitasmo berriak sortuz eta erantzun berriak eskainiz. Eraberrituta eta indarberrituta gatoz, biharko Euskal Herriak behar duen Ikastola ereduarekin.

Nora Salbotx eta Ibai Redondoren iritzi artikulua hezkuntza sistema osoa baliabidez hornitu behar dela adiraziz. 

Hezkuntzaren digitalizazioa: bidegurutzean norabidea aldatu, baina nahikoa al da?

Gipuzkoako Foru Aldundiak dohainik eskaini nahi du eskola kirola.

Hezkuntza garaikidearen erronkak

Elkarrekin ikasi eta irakasteko metodologia berritzailea

"Eredu Publiko berria eraikitzeko garaia da" Arantxa Urbe.

"Hezkuntzaren funtzio soziala indartu behar du digitalizazioak" Iratxe Esnaola

«Digitalizazioan norabidea finkatu dugu, baina urratsak egitea falta da»