ONGIZATE TALDEAREN AURKEZPENA ETA KOMUNIKAZIO BIDE BERRIAK
Zer da eta zein da gure helburua eta funtzionamendua?
Ongizate Taldea Zuzendariak (Itziar), Bizikidetza arduradunak (Estitxu) eta Orientatzaileak (Ixi) osatzen duen taldea bada ere, komunitateko beste kideekin elkarlanean osatutako lan-taldea da.
Asteazkenero biltzen gara egoera korapilatsuak jaso, aztertu eta bideratze nahiz esku hartze ahalik eta osatuena emateko asmoz.
Gure helburu nagusia komunitateko kideen ongizatea da. Gure arteko bizikidetza hobetzea, elkarren zaintza bultzatzea eta guztion ongizate fisiko, emozional nahiz soziala bideratzen saiatzea dugu helburu. Zaintzaren kultura zabalduz, gure komunitatearentzat Uzturpe ingurune babestu, lasai, inklusibo eta gertukoa izan dadin ari gara lanean.
Zeintzuk dira gure funtzio nagusiak?
- Alerta-Egoeren Kudeaketa azkarra.
- Entzuteko eta aholkatzeko gunea.
- Prebentzioa eta sentsibilizazioa.
- Bideratzea eta laguntza.
Zeintzuk dira gurekin komunikatzeko bideak?
Alerta-egoerak modu azkar eta konfidentzialean komunikatzeko bi bide aurkeztu nahi dizkizuegu:
- Helbide elektronikoa: alerta-egoerak, ezinegonak edo proposamenak modu diskretu, zuzen eta erraz batean helarazteko.
- Edo ondoko GALDETEGIA betez
Nola antolatzen gara?
- Konfidentzialtasun Osoa: Posta elektroniko honetara edo galdetegira iristen diren mezu guztiak Ongizate Taldeko kideek bakarrik irakurtzen eta kudeatzen dituzte.
- Erantzuna: Mezua jaso bezain laster harremanetan jarriko gara elkarlanean zurekin egoerari erantzun egokia eta hurbila emateko.
Uzturpe ikastolako ongizatea guztion esku dago!