Skip to main content

LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri dabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera joan dira Zumaiara egun pasa.

Urtero legez, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gaua pasatzera joan dira. Oraingo honetan Hondarribiko kaleetan barrena ibili dira jolasean eta Elkano aterpetxean igaro dute gaua. Primeran ibili dira.

Urriak 12an, Uzturpe Ikastolan ehundik gora uzturpetar elkartu ginen ikastolaren eta euskararen alde gure ekarpena egin, harremanak hobetu eta komunitatea indartzeko. Familiak eta langileak batu gara ikastolako kanpo eta barne espazioak atondu, paretak txukundu eta ikasle zein herritar guztientzat espazio atseginagoak sortzeko asmoz.

 

Gaur urtero bezala, Joseba Larratxe, Josevisky, egon da ikastolan, Galtzaundik Ibarrako udalarekin batera antolatzen duen Galtzakomik komikia lehiaketarako aholkuak eman eta bide batez bere lanbidearen nondik norakoak azaltzeko.

Lehen euri tantak iritsi dira, eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.

Beste urte batez, DBH 3 eta 4ko ikasleak, Kilometroak jaiaren baitan ospatu zen Erronka ekimenean parte hartu zuten. Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen Lazkaon.

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute. 

Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. 
 

Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko erakusketa ikustera joan dira

Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren.