Skip to main content

Gaur urtero bezala, Joseba Larratxe, Josevisky, egon da ikastolan, Galtzaundik Ibarrako udalarekin batera antolatzen duen Galtzakomik komikia lehiaketarako aholkuak eman eta bide batez bere lanbidearen nondik norakoak azaltzeko.

Beste urte batez, DBH 3 eta 4ko ikasleak, Kilometroak jaiaren baitan ospatu zen Erronka ekimenean parte hartu zuten. Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen Lazkaon.

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute. 

Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. 
 

Ikasturte hasieraro egiten dugun moduan, DBHko ikasleekin mendi irteera egin dugu.

DBH3ko Arte Eszenikoko ikasleek azken 3. hilabetean sortu duten antzezlana ekainaren 10ean taularatu dute Alegiako Zinean

DBH4 mailako teknologiako hainbat ikasleak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak (EHU) antolatutako Eraikuntzako VI. Olinpiadan parte hartu dute.

 

Booktrailer lehiaketa, Galtzagorri elkarteak urtero  kategoria ezberdinetan antolatzen duen eskolarteko lehiaketa da. 

Azken hiruhileko honetan, DBH3 eta 4ko Osasun Fisiko eta Emozionaleko ikasleak Tolosaldean dauden hainbat kirol jarduera ezagutzeko aukera izan dute. 

Pornografia gero eta gehiago kontsumitzen den belaunaldi baten aurrean gaude. Honegatik eta berdintasunean oinarritutako harreman osasuntsuagoak sortzeko baliabide faltagatik, neska gazteen kontrako sexu indarkeria modu harrigarrian hazten eta normalizatzen ari da.