Skip to main content

Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.

Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
 

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. 

Lehen euri tantak iritsi dira, eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.

Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko erakusketa ikustera joan dira

Ikastolako ateak berriro zabalik ditugu  eta ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da.

Ikasturte hasiera dela eta, Argitxoren eskutitza jaso dute HHko ikasleek bere etxera gonbidatuz eta Argitxoren abestiaz oroitzen al diren galdetuz. 

Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute Jokin Artola erlezainaren bisita jaso baitute. Berak erleen mundua gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Bisitan zehar, Jokinek erleen bizimodua eta haien garrantzia azaldu dizkie haurrei. 

 

Beroaldiari aurre egiteko, Haur Hezkuntzako ikasleek ur jolasak egin dituzte. Urarekin esperimentatu, jolastu eta freskatzeko aukera izan dute, giro alai eta dibertigarrian une politak partekatuz.

Haur Hezkuntzako ikasleak (2, 3, 4 eta 5 urtekoak) irteera berezi baterako joan dira Zabalarretara. Ikastolatik abiatu ondoren, bi urteko gelako lagunekin elkartu dira Emeterio Arresen, eta elkarrekin joan dira Zumardi handira.