Skip to main content

Ikasturte osoan egindako lana oholtzara eraman dute Antzerki Tailerreko ikasleek, ikasturte amaierako emanaldietan. Guztira bi pase eskaini dituzte, eta bertan LH1etik DBH3ra bitarteko ikasleek parte hartu dute, ikusleen aurrean euren talentua eta ahalegina erakutsiz.

 

Gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan, adin nahasketak sustatuz. Liburu trukeak eta literatur lehiaketak giro aparta sortu dute, liburuak dantzan ibili dira.

Korrika Txikia ospatu genuen Ibarrako kaleetan zehar. Bertan ikasle, irakasle eta familiek hartu zuten parte. Uzturpe ere euskararen alde!

Aste Morearen barruan, DBH4ko ikasleak HH-ko geletara joan dira gaur goizean, ipuin kontaketa antzeztua eskaintzera. 

 

Aurreko ostiralean eskolarteko bertso idatzien lehiaketa ospatu da Billabonan ikastolen elkarteak antolatuta. 

Egun hauetan, Ibarrako Udalak Ikastolaren inguruko belarrak moztu ditu. Belar mozketa hori aprobatxatuz, Agenda 30 taldeak bultzatuta ikasleekin espazioaren garbiketa Auzolanaren bitartez egin dute. 

Urtarrilaren 24an eta 25ean Asteburu Pedagogikoa antolatu zuen Uzturpe Ikastolak. 

Joan den asteartean hilaren 27an Uzturpe Ikastolak antolatutako Kultur Astearen arira, Loatzo musika eskolak eta Uzturpe Ikastolak elkarlanean musika kontzertu bat antolatu zuten.

Plazer handia izan da Maite Franko ipuin‑kontalaria izatea, hitzaren bidez irudimena pizten eta istorioen magia partekatzen artista da.
 

Abenduaren 22an DBH3 eta DBH 4ko antzerkiko ikasleek gabonetako ibilbide berezia antolatu diete Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleei.