Uzturpe ikastolako suak pil- pilean izan ditugu gaurkoan. Haragi bola goxo goxoak prestatu ditugu saltsan, LH 4-5-6.mailako sukaldaritza tailerrean.
Azaraoaren 20an Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira. Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Urtero legez, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gaua pasatzera joan dira. Oraingo honetan Hondarribiko kaleetan barrena ibili dira jolasean eta Elkano aterpetxean igaro dute gaua. Primeran ibili dira.
Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren. Ikasturteari hasiera bikaina eman zioten guztiek elkarrekin gozatuz.
Pasa den ostiralean LH4koak goiz zoragarri bat igaro zuten Tolosako Topic Txotxongilo Museoan
Ikasturte amaiera ospatzeko, LH 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Uzturre mendira igo gara. Egun bikaina igaro dugu naturaz gozatzen.
Pagination
- 1 orria
- Next page