Skip to main content

LH4ko ikasleak Tolosako Topic Museoan egon dira

Irudia
LH4 Topic Museoan

Museoko aretoetan barrena, munduko txotxongilo mota desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten: eskularrukoak, hari bidezkoak, mahai‑txotxongiloak eta baita munduko kultura ezberdinetako piezak ere. Ikasleak adi‑adi aritu ziren, txotxongiloen historia eta sortzeko prozesua ezagutzen.

Bisita gidatuaren ondoren, tailer praktiko batean parte hartu zuten. Bertan, bakoitzak bere txotxongiloa sortu zuen, material ezberdinak erabiliz eta irudimena askatuz. Momentu dibertigarriak eta sormen‑une politak bizi izan zituzten, taldean lan eginez eta elkarri lagunduz.

Goiz pasa ederra izan zen: ikastolako, sortzeko eta elkarrekin disfrutatzeko aukera paregabea.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!