Skip to main content

Azaraoaren 20an  Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
Gaur Uzturpekideok EHIk antolatu dituen 30. Jardunaldi Pedagogikoetara etorri gara. Euskararen eta euskalduntzearen inguruan luze eta zabal aritu gara Euskal Herriko irakasle komunitatearekin batera!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.
LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Ikastolaren eraldaketa prozesuari hasiera eman diogu gure lehenengo klaustroan.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabaltzeko asmoz, beste berrikuntza bat  ere txertatu dugu: marrazketa tailerra