Skip to main content

Eguerditako eskaintzak: marrazketa tailerra

Irudia
Marrazketa tailerra

Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabaltzeko asmoz, beste berrikuntza bat  ere txertatu dugu: marrazketa tailerra
Tailer honek marrazkiaren mundua beste begi batzuekin ezagutzeko aukera eskaintzen die haurrei. Bertan, behaketa, irudimena eta sormena landuko dituzte, marrazketa-teknika desberdinak modu atsegin eta progresiboan ikasiz. Jarduerak haur bakoitzaren adinera, interesetara eta mailara egokituko dira, bakoitzak bere erritmoan ikasteko eta garatzeko aukera izan dezan.
Sortzeko, esperimentatzeko eta norberaren adierazpen artistikoa askatasunez garatzeko gunea izango da.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.