Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.
Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.
Ikastolako ateak berriro zabalik ditugu eta ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da. Lehen egun hauetan askotariko emozioak izan dira protagonista: poza, urduritasuna eta, tarteka, tentsio apur bat ere bai.
Ikasturte hasiera dela eta, Argitxoren eskutitza jaso dute HHko ikasleek bere etxera gonbidatuz eta Argitxoren abestiaz oroitzen al diren galdetuz. Eskutitzak idatzi eta mendi buelta eginez, bertaratu dira!
2 urteko gelan, azken egunotan familiek bisita egin digute, eta esperientzia oso aberasgarria izan da.
Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute Jokin Artola erlezainaren bisita jaso baitute. Berak erleen mundua gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu. Bisitan zehar, Jokinek erleen bizimodua eta haien garrantzia…
Beroaldiari aurre egiteko, Haur Hezkuntzako ikasleek ur jolasak egin dituzte. Urarekin esperimentatu, jolastu eta freskatzeko aukera izan dute, giro alai eta dibertigarrian une politak partekatuz.
Aurten gure ikastolako haur hezkuntzako irakasleak -haur Hezkuntzako haurren pentsamendu matematikoaren garapena ardatz duen formazio saioetan parte hartzen ari dira. EHIk antolatutako saio hauetan gure ikastolak…
Haur Hezkuntzako ikasleak (2, 3, 4 eta 5 urtekoak) irteera egin dute Zabalarretara. Ikastolatik abiatu ondoren, bi urteko gelako lagunekin elkartu dira Emeterio Arresen, eta elkarrekin joan dira Zumardi handira.
2 urteko gelako ikasleek esperientzia gazi/gozo eta koloretsua bizi izan dute.
Pagination
- 1 orria
- Next page