Skip to main content

Gorputzetik pentsamendura: begirada matematikoa hezten

Irudia
Gorputzetik pentsamendura

EHIk antolatutako saio hauetan gure ikastolak protagonismo berezia du: gure irakasle bat ari da saioak gidatzen formatzaile gisa, Usue Sukia Zurutuza hain zuzen ere, eta Itziar Saizar Ibarzabal, etapako arduraduna ere taldeko kide da, formazioan parte hartzen. Ikastaro hau haurraren pentsamendu matematikoaren garapenean behartu gabe bidelaguntzeko gonbidapena da, behaketa kontzientea eta hausnarketa sustatuz:

  • Haurra jolasten eta eraikitzen ari denean gertatzen diren prozesuak identifikatzeko.
  • Garapen prozesuak errespetuz eta presarik gabe sostengatzeko.
  • Haurraren gaitasunetan konfiantza osoa izanez, behartu gabe bidelaguntzeko.

Gure gelak  haur bakoitzaren erritmoa erdigunean jarriz, matematikak gorputzetik pentsamendurako bidea egiten duen laborategi biziak dira.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.