Skip to main content

Argitxo bidaiaria

Irudia
bidaiaria

Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko. Berarekin batera, olerkiz, abestiz, hiztegiz eta bestelako proposamenez beteriko orri bat eramango dute, familian euskaraz gozatzeko! Astelehenean, Argitxo ikastolara itzuliko da, hurrengo abenturarako prest!Etxez etxe euskarari argia emanez!

Azken albisteak

Azaraoaren 20an  Haur eta Nerabeen Giza Eskubideen Nazioarteko eguna zela eta, LH6.mailako ikasleek pankarta margoketa egin zuten Gaztezulokoekin batera.
Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.