Skip to main content

Jokin Artola erlezainaren bisita Haur Hezkuntzan

Irudia
Erleen tailerra HH

Erleek polena eta nektarra zertarako erabiltzen dituzten, erlauntzen antolaketa eta funtzionamendua nolakoa den, eta gaur egun aurre egin behar dieten arrisku nagusietako batzuk ezagutu dituzte, bereziki liztor asiatikoaren eragina. Horrez gain, erlezainen eguneroko lanean erabiltzen diren hainbat tresna erakutsi dizkie. Horien artean, auspoa ezagutu dute, erleak lasaitzeko erabiltzen den tresna berezia, bestalde beraiek erleengana joateko janzten dituzten trajea. Bisita amaitzeko, sorpresa bat ekarri digu:  txilar-eztia ekarri du, eta haurrek dastatu eta haren zapore berezia ezagutzeko aukera izan dute.

Eskerrik beroenak Jokin Artolari gurekin bere jakintza, esperientzia eta erleekiko maitasuna partekatzeagatik. Bisita aberasgarria eta ahaztezina izan da, asko ikasi dugu erleen mundu zoragarriari buruz!

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!