Skip to main content

Familiak bi urteko gelan

Irudia
Familiak 2 urteko gelan

Familia batekin gitarra lagun hartuta, abestu eta musikaz gozatzeko aukera izan dugu. Beste familia bateko kidea erizaina da, eta medikuntzako hainbat tresna ezagutu eta haiekin familiarizatu gara. Gainera, Saharatik etorritako familia bati esker, hango janari tradizionala dastatzeko aukera ere izan dugu.
Eskerrik asko familiei parte hartzeagatik eta gurekin euren ezagutzak eta kulturak partekatzeagatik.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.
LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Ikastolaren eraldaketa prozesuari hasiera eman diogu gure lehenengo klaustroan.