Skip to main content

Haur hezkuntzako ikasleak herriko liburutegian izan dira

Irudia
HH liburutegian

Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute. Ondoren, gustukoenak hartu eta ikastolara ekarri dituzte, gelan elkarrekin irakurri, istorio berriak ezagutu eta irudimenari hegan egiten utziko diote. Primeran pasa dute! Liburu bakoitzak abentura berri baterako atea zabaltzen digu!

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.
Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.