Skip to main content

Lehen egunak Haur Hezkuntzan

Irudia
Lehen egunak HHn

Ikastolako ateak berriro zabalik ditugu  eta ikasturte berriari ekiteko unea iritsi da. Lehen egun hauetan askotariko emozioak izan dira protagonista: poza, urduritasuna eta, tarteka, tentsio apur bat ere bai. Izan ere, etxeko goxotasuna atzean utzi eta eguneroko errutinara egokitzea ez da beti erraza.
Bi eta hiru urteko haurrak egokitzapen-prozesuan buru-belarri dabiltza, pixkanaka espazio, errutina eta lagun berrietara ohitzen. Lau eta bost urtekoak, berriz, ikastolako txokoak berriz deskubritzen eta ikaskuntza-prozesuan lehen urratsak egiten hasi dira dagoeneko.
Urteko erritmoa poliki-poliki hartzen ari gara, eta ilusioz gaude aurretik ditugun erronka, ikaskuntza eta une bereziez gozatzeko Hezkuntza-komunitate osoaren elkarlanari esker, elkarrekin hazten eta ikasturte aberats eta oparoa eraikitzen jarraituko dugu.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.