Aurreko ostiralean, LH4. mailako ikasleak bizikletaz Ikaztegietara irteera egin zuten ikasleek Ingeleseko unitateari amaiera emateko. Eguraldi ona lagun, ibilbideaz gozatu zuten eta egun bikaina pasa zuten elkarrekin.
LH2ko ikasleek Erdi Aroari buruz egindako lana aurkeztu zieten familiei. Ikasleek sortutako maketa azaldu zuten, eta amaieran dantza batekin giroa alaitu zuten. Parte-hartze handia eta giro bikaina izan ziren nagusi.
Hiru, lau eta bost urteko ikasleak LH1ekoek egindako maketaren aurkezpenera joan dira. Bertan, dinosauroen garaia azaldu digute modu interesgarri eta ulerterrazean.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, Euskal Artista batzuk egindako lanak ezagutu dituzte eta Tolosan izan dira gertutik eskulturak ezagutzen.
LH5.mailako ikasleak Euskal Herriko ekosistemak ikertzen aritu dira azken proiektu honetan.
Udaberrian sartu gara eta gure ikasgelak Uzturpe ikastolatik kanpora atera ditugu. Inguruan dugun altxorraz gozatuz, hobeto ikasten baitugu.
Udaberriko oporrak ate joka ditugun honetan, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek mendi-irteera ederra egin zuten Gaztelura.
NIZU= Gipuzkoako 11-12 urteko eskola haurrekin lantzeko desgaitasunari buruzko sensibilizazio programa da. Zertan datza programa: Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jasotzen dute gelan lehendabizi haurrek
Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleak LH1eko ikasleei haziak landatzen erakutsi zieten. Horretarako, elkarrekin jarduteko tailer polit bat prestatu zuten ikastolako zaharrenek.
Idazleak ikastetxean programaren baitan, LH5. mailako ikasleekin Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazle markinarra izan dugu gure artean.
LH osoko ikasleekin Santa Ageda bezpera eguna ospatzen ibili gara herrian zehar.
Lehen Hezkuntzako ikasleak San Blasera joan dira. Eguraldi bikaina lagun izan dute, eta bertan, ohiturari jarraituz, erroskilak dastatzeko aukera izan dute.
Pagination
- Previous page
- 2 orria
- Next page