Skip to main content

LH 2ko ikasleek Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dute

Irudia
Albaola 2025

Martxoaren 28an LH 2. mailako ikasleak Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktoria bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
Bertan, San Juan baleontziaren eraikuntza nola doan ikusteaz gain, euskaldunok itsasoan eta ontzigintzan izan dugun garrantziaz asko ikasi ahal izan zuten, horrela,  lantzen ari diren gaian sakonduz.
Bazkal ondoren, Pasai San Pedron jolasean ibili ginen eta portuko itsasontzi handiak eta Mater itsaontzia ikusten pasa genuen denbora.

Egun polita benetan!

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.