Skip to main content

LH 4ko ikasleek Herri Kirolak eta Pentatloia landu dituzte

Irudia
Herri Kirolak

Lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleak azken hilabeteetan herri kirolak eta pentatloia lantzen aritu dira ikasgelan. Proiektuari amaiera emateko, gelan ikusi eta ikasitakoa errealitatera ekarri nahi izan dugu, horregatik, azken asteetan ikasleek bisita oso berezi eta aberasgarriak izan dituzte.

Besteren artean, Migel Angel Sukunza txingalari eta sokatiralari ohia, Lur Errandonea harri jasotzaile ohia, Oihana Fernandez De Barrena aizkolaria, eta Andoani Irurtetagoeina "Izeta" herri kirolari eta pentatloilaria izan dira ikastolan.

Ikasleek beraiekin solasean aritzeko aukera izan dute, baita harriak altxatzen eta txingak eramaten aritzeko aukera ere! Ederra izan da.

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.