Skip to main content

LH 5eko IKASLEAK ANOETAN ETA AQUARIUM-EAN

Irudia
Anoeta

Otsailaren 20ean LH 5 mailako ikasleak Anoetako estadioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten “Amets Bat “ proiektuari esker.
Bertan jokalarien ibilbideak eta euren ohiturak ezagutu zituzten, telebistan ikusten ez diren instalazioak bisitatuz. Hezitzaile talde jatorra izan zen azalpen sakon eta ederrak ematen.
Bazkal ondoren Aquariumera egin zuten bisita, gune ezberdinak bisitatuz itsas munduaren beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.
 

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.