Skip to main content

Seaskako kideak Ikastolan

Irudia
Seaska

Joan den astean Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federaziotik Ramuntxo etorri zen Uzturpe ikastolara bisitan. LH6 mailan giza eskubideen ikerketari amaiera jarri genion modu honetan. Arberoa ikastolako ikasleek euren egunerokotasunean pairatzen duten hizkuntza eskubideen urraketa azaldu ziguten, eta oraingoan, Seaskako partaide diren ikastolen sorrera, garapena eta familien eguneroko konpromisoa hobeto ulertzen lagundu zien ikasleei.
Bide batez, aurtengo Herri Urratsean parte hartzera gonbita jaso zuten gure ikasleek, beraien finantzaziorako berebiziko garrantzia baitu. "izan zaitez erlezain" Herri Urrats elgarrekin.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.