Skip to main content

Tailerrak 4 eta 5 urteko geletan

Irudia
Tailerrak

HH 2-3ko ikasleak tailer ezberdinak egiten hasi dira, esperientzia aberasgarriak sortuz. Tailer hauen helburu nagusia, haurrak ondo pasatzeaz gain, haien sormena garatzea, inguruko errealitatearekin esperimentatzea eta elkarrekintza bultzatzea da. Gainera, familien ekarpenek ikastola eta etxearen arteko loturak sendotzen laguntzen dute.  

Tailer hauetan, ipuinak entzun, eskulanak egin, familien lanbide interesgarriak ezagutu eta zaletasun ezberdinetan murgiltzeko aukera izaten dute. Esperientzia hauek ezagutza eta sormena sustatzea ez ezik, elkarrekin une berezi eta ahaztezinak bizitzea ere ahalbidetzen dute.

Orain arte, fruta tailerra, egur gaineko estanpazioko tailerra eta inguruko hegaztien ezagutzaren tailerrak egin dituzte. 

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.