Skip to main content

LH6 Nizu= Programaren parte

Irudia
LH6 NIZU=

NIZU= Gipuzkoako 11-12 urteko eskola haurrekin lantzeko desgaitasunari buruzko sensibilizazio programa da. Zertan datza programa: Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jasotzen dute gelan lehendabizi haurrek. Ondoren, ikastetxe bakoitzak dagokion eskualdeko GUREAKeko langunea ezagutzeko aukera dute bigarren saioan. Gure kasuan, Leaburun kokatuta dagoen tailerrera egin dugu bisita.  Bisitan desgaitasuna duten pertsonak beste edozein pertsona bezain gai direla ikusi dute ikasleek ; desgaitasuna duten pertsonak lan profesional eta konpetitiboak egin ditzaketeela ikusita.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.