Skip to main content

LH 1,2 eta 3ko ikasleak Gaztelura joan dira

Irudia
Gaztelura irteera

Udaberriko oporrak ate joka ditugun honetan, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek mendi-irteera ederra egin zuten Gaztelura. Eguraldi bikaina lagun zutela, bazkaria motxilan hartuta, giro onean eta pozik joan ziren tipi-tapa. Bidean zehar, naturaz gozatzeko eta harremanak sendotzeko aukera izan zuten.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.