Skip to main content

Ixiarren agurra

Irudia
Ixiarren agurra

Gure komunitatean une berezi bezain hunkigarria bizi genuen otsaila hasieran: Ixiarrek jubilazioari ekin zion, 39 urteko lan-ibilbide luze eta oparoari amaiera emanez. Urte hauetan guztietan, haur ugari igaro dira bere eskuetatik, eta guztiek jaso dute bere arreta, zaintza eta maitasuna. Ixiarrek egindako ekarpena handia izan da, bai hezkuntzan eta baita pertsonen arteko harremanetan ere.

Alaia, goxoa, konkistatzailea eta energiaz betea, Ixiarren presentzia ezinbestekoa izan da egunerokoan. Abestizale amorratua, beti kantu batekin giroa alaitzen, bere izaera hurbil eta beroak arrasto sakona utzi du ikasle, familia eta lankideengan. Komunitate osoaren izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu egindako guztiagatik, eta etapa berri honetan zoriontasuna, lasaitasuna eta merezitako atsedena opa dizkiogu. 

Mila esker bihotzez, Ixiar 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.