Skip to main content

Orientazio programa

Irudia
Orientazio Programa

Martxoaren 10ean, orientazio programaren barruan, lanbideei buruzko mahai ingurua izan dute DBH 4ko ikasleek. Guraso, lankide eta ikasle ohiek beren ibilbide akademiko profesionala azaltzeko aukera izan dute moderatzailearen gidaritzapean. 
Eskerrik asko bertaratu zareten komunitateko kideei, elkarlanean gure gazteen heziketa aberasten jarraitzeagatik.

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!