Skip to main content

Eskutik eskura egiten dugu Herria

Irudia
Errigora

Herritarrek ere badugulako erabakimena eta gure eguneroko hautuek badute zerresana eraldaketa horretan. Kontsumo-ohiturak aldatzea beharrezkoa da herriaren alde egiteko. Indartzeko edo izaera emateko. Izateko edo ez izateko. Errigoraren Eskutik Eskura kanpainak beste gisara kontsumitzeko aukera bat eskaintzen digu. Euskal Herri osoa biltzen duen proiektu amankomun baten alde ekoizleak eta kontsumitzaileak biltzen ditu. Balioaetan
oinarritutako ekoizpen eraldatzeile bat (parte-hartzailea, bertakoa, euskalzalea eta bidezkoa) bultzatzeaz gain, Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuak gure etxeetaraino jatorrizko prezioan ekartzeko bide bat eskaintzen digu. Gure lurrak emandako produktuak kontsumitzeko, eta beraz, herria egiteko aukera bat da.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.