Skip to main content

Batxilergo eta Lanbide Heziketa eskaintza gurean

Irudia
Batxi eta Lanbide heziketa eskaintza

DBHn gauzatzen ditugun Orientazio profesional eta akademikoaren ekintzen artean, martxoaren 3an Laskorain ikastola, Tolosaldea Lanbide Heziketa eta Inmakulada Lanbide Ikastola izan genituen gurean. Bertaratutako guraso eta ikasleei beraien eskaintzaren berri eman zieten eta baita zalantzak argitu ere. Gure ikasleei etorkizuneko ikasketen aukeraketa egiten lagunduko die.

 

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.