Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartearen eskutik Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, urtero legez, Imanol Mercero aholkulariaren eskutik saio literario aberatsa jaso zuten.
Azaroaren 26an LABek deituta EAEko ikastoletako langileak ikastoletan itxialdiak egitera deituak izan dira. Itxialdia Lakuako Hezkuntza Sailak LABekin adostu zuen akordio laborala betearazteko eskakizunarekin egin zen.
Azaroaren 20an, DBH3ko ikasleek, azken urteetan egin ohi dugun bezala, EKIN! Kanpainan parte hartu zuten. Hau, Tolosaldeko mankomunitateak eskualdeko ikastetxeei zuzenduriko hiri-hondakinen inguruko birziklapen kanpaina bat…
Azaroak 25ean, Emakumeen kontrako indarkeria desagertarazteko nazioarteko eguna aldarrikatzeko, egunean zehar etapa guztietan, hainbat jarduera burutuko ziren Ikastolan.
Abenduaren 27an musikariz, kulturgilez eta aldarrikapenez beteko dugu Bilbao Arena, euskaltzaletasunaren indarra erakusteko ekitaldian
Lehen Hezkuntzako 4-5-6.mailetako sukaldaritza tailerra astero egiten dute. Bertan sormena zaporeekin nahasten dute eta emaitza goxo goxoak dastatzeko aukera ere izaten dute.
LH-n landuko dituzten gaien arabera, hilabetean behin jangela tematiko bat antolatuko dugu, hilabete honetan janari mexikarra jateko aukera izan dute
Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Zarautzen izan dira bi eguneko irteera egiten. Eguraldia lagun hondartzan, bueltaxkak egiten, jolasean...primeran ibili dira eta izugarri gozatu dute.
Udazken honetan berriro ere martxan dira gure herriko hiru ekimen solidario eta euskaltzale: Seaskako egutegi salmenta, Xiberuko Ikaskoliren saski salmenta eta Hendaiako Ikastolako abentuko egutegiak.
Tinko zinema euskaraz programa dela eta lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan ziren. Eguraldia lagun zutela ikusirik, pelikula ostean primeran ibili ziren parkean jolasean!
2 urteko ikasleak udazken koloreak ezagutzen eta gozatzen ibili dira oinez egin duten ibilbide batean.
29. Jardunaldi Pedagogikoak aurten lelo argi batekin datoz: Bagatoz inklusiotik ekitatera!
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page
Pagination
- Previous page
- 2 orria