Skip to main content

Eguerditako tailerrak: Joskintza

Irudia
Joskintza tailerra

Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz. Helburu horrekin, joskintza-tailerra jarri dugu martxan, ikasleei ikaskuntza-esperientzia sortzaile eta aberasgarria eskaintzeko. Tailer berri hau, LH4tik aurrerako ikasleei zuzenduta dago Agurtzane Alkaiagaren gidaritzapean. Ikasleek josteko makina erabiltzen ikasteko aukera izango dute eta gainera, sormena eta eskulanetarako trebetasunak landuko dituzte.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.