Skip to main content

Josevisky ikastolan

Irudia
Josevisky

Urtero bezala, Joseba Larratxe, Josevisky, egon da ikastolan, Galtzaundik Ibarrako udalarekin batera antolatzen duen Galtzakomik komikia lehiaketarako aholkuak eman eta bide batez, bere lanbidearen nondik norakoak azaltzeko. Gaur DBH 2-ko talde batean eta datorren astean bestean izango da. Mila esker Joseba, zure aholkuak kontuan izango ditugu gure komikia sortzeko garaiean.

ARGAZKIAK

Azken albisteak

Lehen euri tantak iritsi dira eta Haur Hezkuntzako ikasleek aukera paregabea izan dute eguraldi euritsuaz gozatzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.