Irudia
Beste ikasturte batez, ikasle zirkuluak egitasmoari hasiera eman diogu, bai gelako eta bai oro har ikastolako elkarbizitza hobetzeko asmoz. Bere funtzioa, berdinen arteko laguntza-eredu bat sustatzea da gatazken ebazpen positiborako, ikasleen partaidetza aktiboa bultzatuz.
Horretarako, urriaren 5ean, Bizikidetza taldeko kideekin, kurtso hasierako formazio saioa burutu zuten, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta ekimenari hasiera emateko. Mila esker proiektuan parte hartzen duten ikasle boluntarioei!