Skip to main content

Urriak 12ko auzolana

Irudia
Auzolana

Hala ere, egun honek eskola egun eta auzolan egun izan nahi zuen. Horrela erabaki zuen Ikastolako Errektore Kontseiluak langileen eskariari erantzunez. Baina salaketa bat medio, Hezkuntza Ikuskaritzak urriaren 12a eskola egun izatea galarazi digu.

Ez ditugu Hezkuntza Sailaren  arrazoiak eta mehatxuak ulertzen, ez eta partekatzen ere, eta horregatik lanean jarraituko dugu, hurrengo ikasturtean ikastolan lantzen ditugun balioekin bat datozen egunak ospatu eta euskal egutegi propio baten baitan gure ikasturtea antolatzeko.

Bereziki eskertu nahi diegu, auzolan hau aurrera eramatea posible egin duten norbanakoei eta Ibarrako udalari, emandako material eta laguntza guztiagatik. Eta, nola ez, parte hartu duten familia eta langile guztiei.

Guk biziki sinesten dugu komunitatearen indarrean eta auzolanaren balioetan, eta gaur ikusi dugu Uzturpe bizi-bizi dagoela! Egunero, elkarlanean, gure onena ematen jarraituko dugu gure ikasleek merezi duten kalitatezko euskal hezkuntza jaso dezaten, merezi ditugun baliabide guztiak ikastolan izan ditzagun eta komunitatean adostutako euskal egutegia indarrean jar dadin . 
 

ARGAZKIAK

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.