Lehen elur malutak erori ziren hilabete hasieran eta paisaia ederra erakutsi ziguten. Ikastolako txoko guztiak zuri-zuri topatu genituen Uzturpera iristean, baita mendiak, errepideak eta plaza ere.
DBH2ko arte tailerreko ikasleak espresionismo abstraktua lantzen aritu dira. Abangoardiako mugimendu honen bitartez, errealitatearen irudikapen subjektiboa eta distortsionatua nola islatu ikasi dute.
Lehen hiruhilekoan Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jaso genuen ikastolan bertan, eta oraingoan Apattako Gureak lantegira joan dira LH6ko ikasleak.
Aurpegi margoketak, musika, jokoak, hitzaldiak, mendi irteerak... Paregabea aurtengo Kultur Astea!Hementxe bildu ditugu argazki guztiak.
DBH2ko ikasleak, beraien proiektu interdiziplinarraren barruan, gure Ikastolako patioa behatzen aritu dira eta hau berritzeko proposamenak aurkeztu dituzte.
Urtero bezala, 2 urteko ikasleak hasi dira goiko eraikinera igotzen. Bertan, psikomotrizitate saioak egin, familia-kide eta lagunak bisitatu eta hurrengo urtera begira zubi lanak eginez.
#GuIkastola mugimenduan parte hartu nahi izan dute gure HHko ikasleek,sormena martxan jarri eta DBH2ko arte tailerreko ikasleen laguntzaz baliatuta.
Otsailaren 3an, San Blas eguna izanik eta negu giro bikainak lagunduta, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak San Blas auzora gerturatu ziren.
DBH2ko frantseseko ikasleak Quimperreko ππ¬π°ππ’π« ππͺπΈπ’π― ππ’π¬π¦π» ππͺπ°πΆ (Bretainia) eskolarekin trukea egiteko irrikitan daude.
Lehen Hezkuntzako 1-2-3ko ikasleak hasi dira euskararen alde arraunean. Jolas polit hau, abenduan hasi eta ekainean bukatuko dugu.
Eraikiz, margotuz, esploratuz, gorputzarekin esperimentatuz, naturaren opariak deskubrituzβ¦
Hasi dugu urte berria ikastolan!!
Gizarteko proiektuaren barne, DBH2ko ikasleek Erdi Aroko garaian girotutako antzerkia prestatu eta LH2ko ikasleei aurkeztu zieten pasa den astean.
Pagination
- Previous page
- 19 orria
- Next page
Pagination
- Previous page
- 18 orria