Skip to main content

UZTURPETARRAK EUSKADIKO FILOSOFIA OLINPIADEN FINALEAN

Irudia
Olinpiada filosofikoak

Aurten, Pentsamendu Autonomo eta Kritikoko ikasleak, urtero antolatzen diren Euskadiko FIlosofia Olinpiadetara aurkeztu dira. Zaintzak izan dira aurtengo hausnarketarako gaia, eta gure kasuan, marrazki filosofikoaren kategorian hainbat lan aurkeztu ditugu.

Uzturpetik, Egoi Lasaren marrazkia 12 finalisten artean egoteko hautatua izan da. Egoik, Joseba Sarrionandiaren Ariane poeman oinarritutako marrazkia aurkeztu zuen, eta gaur sari banaketan egon gara, Gasteizen. 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.