Skip to main content

HH GURASO TAILERRAK

Irudia
Gurasoa Musika
Guraso tailerrak

 

HHko ikasleek gitarraz girotutako saio txiki bat jaso dute ikastolara bertaratu den guraso bati esker. Haurrak adi-adi egon dira musika entzuten, eta abestiekin batera kantatu eta dantzatzeko aukera izan dute. Giro atsegin eta hurbilean, musika tresnaren soinua ezagutzeaz gain, erritmoarekin jolasteko eta taldean gozatzeko une polita izan dute. 

Argazkiak eta bideoak hemen

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.