Skip to main content

INAUTERIAK 24 25

Irudia
Inauteriak 24 25 HH

Inauteriak gerturatzen ari diren honetan, Uzturpe ikastolan hasi gara prestaketa lanekin eta festa giroa geroz eta nabariagoa da gurean. 

2 urtekoak hasi dira haien tailerretan mozorroak ateratzen, horiek arakatzen eta probatzen.

HHko ikasleek, bestetik, ahozkotasun saioetan, Lantzeko Inauterietan aurki daitezkeen Miel Otxin eta Ziripot bezalako pertsonaia mitologikoak ezagutzeaz gain, Ameriketatik Euskal Herrira itsasontzi batean datozen bi indiar txikiren istorioa ere ezagutu dute.  Aldi berean, Ostegun Gizeneko mozorroaren prestaketa lanetan buru-belarri dabiltza, sormenari leku eginez.

LHko ikasleak, berriz, Ostegun Gizenean eskainiko duten jaialdiaren prestaketan murgilduta daude. Adinka antolatuta, talde bakoitzak emanaldi bat eskainiko diete bertaratzen diren ikasle eta irakasleei. 

Datorren Ostegun Gizenean, Uzturpeko ikasle eta irakasle guztiok turistak bihurtuko gara; eta goizari amaiera emateko, eguraldiak laguntzen badigu, herriko plaza bisitatuko dugu Euskal Polken erritmora dantza eginez. 

Argazki gehiago hemen
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.