Skip to main content

BI URTEKOAK HASI DIRA IKASTOLA HANDIA BISITATZEN

Irudia
Bi urtekoak Egin

Urtero bezala, iritsi zaigu 2 urtekoei eraikin handira bisitan joateko eguna. Goizean goiz autobusa hartu eta ikastola handira iritsi dira. Bertan, beso zabalik zain genituen ikasle, irakasle, lagun eta anai-arrebak. Pixkanaka-pixkanaka gela eta txoko ezberdinak esploratzen hasi, horietan jolasean aritu eta beste haurrekin elkarreraginean egoteko aukera paregabea izan dute. 
Ondoren, psikomotrizitate gelara jaitsi dira, hamaiketakoa egin ostean, saioari hasiera eman diote. Saltoak, txiribueltak, espalderetan igo eta jaitsiz aritu dira. 
Jolas tokiko eremu berriak ezagutu eta horietan jolasean ibiltzeko ere aprobetxatu dute .
Esperientzia berriak bizita itzuli dira etxera, datorren hilabetean berriz ere bertan izango dira!

Argazki gehiago hemen
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.