Skip to main content

Lehen hiruhilekoan Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jaso genuen ikastolan bertan, eta oraingoan Apattako Gureak lantegira joan dira LH6ko ikasleak.
Aurpegi margoketak, musika, jokoak, hitzaldiak, mendi irteerak...  Paregabea aurtengo Kultur Astea!Hementxe bildu ditugu argazki guztiak.
DBH2ko ikasleak, beraien proiektu interdiziplinarraren barruan, gure Ikastolako patioa behatzen aritu dira eta hau berritzeko proposamenak aurkeztu dituzte.
Urtero bezala, 2 urteko ikasleak hasi dira goiko eraikinera igotzen. Bertan, psikomotrizitate saioak egin, familia-kide eta lagunak bisitatu eta hurrengo urtera begira zubi lanak eginez.
#GuIkastola mugimenduan parte hartu nahi izan dute gure HHko ikasleek,sormena martxan jarri eta DBH2ko arte tailerreko ikasleen laguntzaz baliatuta.
Otsailaren 3an, San Blas eguna izanik eta negu giro bikainak lagunduta, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak San Blas auzora gerturatu ziren.
DBH2ko frantseseko ikasleak Quimperreko 𝘚𝘬𝘰𝘭𝘒𝘫 π˜‹π˜ͺ𝘸𝘒𝘯 π˜‘π˜’π˜¬π˜¦π˜» π˜™π˜ͺ𝘰𝘢 (Bretainia) eskolarekin trukea egiteko irrikitan daude.  
Lehen Hezkuntzako 1-2-3ko ikasleak hasi dira euskararen alde arraunean. Jolas polit hau, abenduan hasi eta ekainean bukatuko dugu.
Eraikiz, margotuz, esploratuz, gorputzarekin esperimentatuz, naturaren opariak deskubrituz… Hasi dugu urte berria ikastolan!!
Gizarteko proiektuaren barne, DBH2ko ikasleek Erdi Aroko garaian girotutako antzerkia prestatu eta LH2ko ikasleei aurkeztu zieten pasa den astean.
Ibarran 2021eko zentsuari dagozkion datu soziolinguistikoak argitaratu ditu EUSTAT estatistika-erakundeak. Euskararen ezagutzari, lehen hizkuntzari eta etxeko erabilerari buruzko datu guztiak hemen.
Aurpegi margoketa, altxorraren bila, Argitxori bisita, kantu festa, Naia Amondarain txirrindulariaren eta Izarne Sarasolaren bisita... Horrela ospatu genuen Uzturpen Euskararen Eguna!