Skip to main content

Uzturpe Ikastolari esker ona

Irudia
Kaska

Kaixo Uzturpeko ikasle, familia eta langile:

Idatzi honen bitartez gure esker ona adierazi nahi diogu Uzturpeko ikastolako komunitate osoari beste behin ere elkartasuna erakusteko egindako ahaleginagatik.

Duela gutxi, Donamartiriko (Nafarroa Beherea) Arberoa ikastolaren alde antolaturiko Elkartasun Kilometro arrakastatsua antolatu genuen bizikidetza taldeko eta LH 6ko ikasleen lanari esker. Ekintzak bere fruituak eman ditu, alde batetik, 1370,18 euro lortu dira eraikinaren birgaitze lanetarako eta bestalde, zenbakitan neurtu ezin daitekeen esperientzia bizitzeko aukera izan genuen. Beraiek gure ikastola, herria eta ekimena ezagutzeko aukera izan zuten, gure ikasleekin batera, Elkartasun kilometroan parte hartuz, herria ezagutzeko ekintzak burutuz eta ikastolan bertan lo eginez. Guretzat ere oso aberasgarria izan da beraien errealitatea eta egoera zailetara egokitzeko duten gaitasuna gertutik ezagutzea. 

Pozarren hartu zuten  gure ekarpena eta izandako bizipenerako aukera. Hona hemen beraien eskertza bertsoak eta abestu zituzten unea.

 

Azken albisteak

LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.
Urtero legez, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak gaua pasatzera joan dira. Oraingo honetan Hondarribiko kaleetan barrena ibili dira jolasean eta Elkano aterpetxean igaro dute gaua. Primeran ibili dira.
Beste ikasturte batez, ikasle zirkuluak egitasmoari hasiera eman diogu, bai gelako eta bai oro har ikastolako elkarbizitza hobetzeko asmoz.