Skip to main content

Ogi tailerra

Irudia
2 urteko okinak

Hilabete honetan bi urteko gelan familia bisita izan da. Ekimen honen bidez, gurasoen ogibidea gure txikiei azaltzeko aukera paregabea izaten da.

Gurasoen batera, haurrek ogiaren prestaketa prozesuan parte hartu dute, bertako sekretutxoak ikasiz. Egunaren helburu nagusia, elkarrekin lanean aritzea, tradizio hau elkarrekin berreskuratzea eta elkarrekin gozatzea izan da.

Guztiok gozatu dugu eta gainera ogi eta pizza goxo eta freskoa dastatzeko aukera izan dugu.

Argazki gehiago hemen

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.