Skip to main content

Liburuaren Eguna ospatu da Uzturpe Ikastolan

Irudia
Liburuaren Eguna

Apirilaren 29an Liburuaren Eguna ospatu da Uzturpe Ikastolan. Euskara Batzordetik egitarau zabala antolatu dute bertako partaideek.

Ekimenen artean, goizean, liburu trukea egiteko aukera izan da. Nahi duten ikasleek eurek ekarritako liburu bat beste ikaskide batek ekarritako liburuarekin trukatzeko aukera izan du. Goizean zehar ere Ipuin Kontaketak izan dira. Bertan, LH 1, 2 eta 3ko ikasleek ipuin kontalarien bisita izan dute; LH 4, 5 eta 6ko ikasleek munduko istorioak kontatu dituzte. Bukatzeko arratsaldean, Uzturpeko Literatur Lehiaketako sari banaketak izango dira.

Aurtengo gure leloak dioen moduan "liburu bakoitza altxor bat da... eta zu zara esploratzailea!"

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Ikastolako txikienek Piparraren ibilbidearen zati bat egin dute. Gustura ibili dira piper ikurrak bidean zehar bilatzen eta inguruaz gozatzen.