Skip to main content

Agenda 30eko garapen iraunkorrerako helburuekin lotutako kontzientziazio kanpainarako bideoa egin dugu ikastolan. Helburu horien artean pertsonen arteko berdintasuna lortzea, planeta babestea eta oparotasuna bermatzea…
LH5eko ikasleak Txillida Lekura egin zuten irteera, euskarako arloan artistak lantzen ari baikara. Bertan, Eduardo Txillida eta bere artelanei buruz gehiago jakiteko aukera eduki genuen. Eskulturak ikusi, ukitu, bitxikeriak…
Pasa den asteburuan Quimperreko 𝘚𝘬𝘰𝘭𝘢𝘫 𝘋𝘪𝘸𝘢𝘯 𝘑𝘢𝘬𝘦𝘻 𝘙𝘪𝘰𝘶 (Bretainia) eskolara iritsi eta bertako familiekin bat egin zuten gure frantseseko ikasleek. Plage du Cap Coz bisitatu, bertako crêpe-ak dastatu eta beraien…
Igandean burutu genuen Uzturpeko Mendi Taldeak antolaturiko aurtengo lehen ibilaldia. Gaztelu - Arrospe - Gaztelu ibilbide zirkularra egin genuen, 7,5km-ko luzeerarekin, bertatik itsasoa ere bistaratu genuelarik.
Aste osoan zehar, ORDIZIA ERRUGBI TALDEKO kideak LH 3-6ko ikasleekin aritu dira errugbi saioak egiten gorputz hezkuntzako klaseetan. Gure ikasleek kirol zoragarri honekin gozatzeko aukera bikaina izan dute.
Egun berezia izan da Emakumeen Nazioarteko eguna ikastolan. DBH4koek oso dinamika interesgarria eraman zuten aurrera eta ikasle guztien laguntzaz baliatuz ikastolako hormak marrazkiz eta irudiz apaindu zituzten.
Ukraina-Euskadi Elkarteko kide eta ekintzaileak Ukrainari buruzko hitzaldia eman du Uzturpen. Inbasioaz, haren kausez eta garai latz hauetan Ukrainako haurrak nola bizi diren azaldu du.
Lehen elur malutak erori ziren hilabete hasieran eta paisaia ederra erakutsi ziguten. Ikastolako txoko guztiak zuri-zuri topatu genituen Uzturpera iristean, baita mendiak, errepideak eta plaza ere.
DBH2ko arte tailerreko ikasleak espresionismo abstraktua lantzen aritu dira. Abangoardiako mugimendu honen bitartez, errealitatearen irudikapen subjektiboa eta distortsionatua nola islatu ikasi dute.
Lehen hiruhilekoan Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jaso genuen ikastolan bertan, eta oraingoan Apattako Gureak lantegira joan dira LH6ko ikasleak.
Aurpegi margoketak, musika, jokoak, hitzaldiak, mendi irteerak...  Paregabea aurtengo Kultur Astea!Hementxe bildu ditugu argazki guztiak.
DBH2ko ikasleak, beraien proiektu interdiziplinarraren barruan, gure Ikastolako patioa behatzen aritu dira eta hau berritzeko proposamenak aurkeztu dituzte.