Skip to main content

Lehen egunak Haur Hezkuntzan

Irudia
Lehen egunak

Ikastolako ateak berriz zabaldu ditugu, eta lehen egunetan ikasleak gogoz, urduri, pozik eta tentsio puntu batekin ere ikusi ditugu —normala den bezala—, etxeko goxotasuna alde batera utzi beharra ez baita batere erraza. Bi eta hiru urtekoek egokitzapenean murgilduta eman dituzte lehen egunak, eta lau eta bost urtekoek, berriz, espazioak arakatzen eta ikas-prozesuan murgiltzen hasiak dira dagoeneko.
Urteko erritmoa poliki-poliki hartzen ari gara, eta ilusioz gaude aurretik ditugun erronka, ikaskuntza eta une bereziez gozatzeko.
Hezkuntza komunitate osoaren elkarlanarekin, ikasturte oparoa eraikitzen jarraituko dugu.

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.