Skip to main content

Agenda 2030eko ordezkariak udaletxean egon ziren

Irudia
Udal foroa

Urtero bezala, pasa den maiatzaren 27an, Agenda 2030eko ikasle ordezkariek Ibarrako udaleko kideekin, udal foroa izan zuten. Bertan, aurtengoan ikastolan landutako gaia aurkeztu zen. Garapen jasangarrirako 11. helburua: "Hiri eta komunitate jasangarria", abiapuntu hartuta, mugikortasuna aukeratu dugu langai bezala. Aurtengoan diagnosi fasean aritu gara eta ondorioak eta proposamenak aurkeztu ditugu. Datorren ikasturtean, ekintzetara pasatuko gara!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.