Skip to main content

Piztu jakinmina saioetan parte hartu du Uzturpe ikastolak

Irudia
Pentsamendu kritikoa

Pasa den astean ospatu ziren Ikastolen Elkarteak antolaturiko "Piztu jakinmina" jardunaldiak. Bertan ikastola ezberdinetako esperientziak ezagutarazi eta besteek ondo egiten duten horretatik ikasteko aukera izaten da. Uzturpek ere bere ekarpena egin zuen jardunaldian DBHko Pentsamendu autonomo eta kritikoko ikasleek aurrera eraman zuten marrazketa filosofikoko esperientzia partekatu zuen Leire Romero irakasleak. 

Hemen Ikastolen Elkarteak ateratako laburpen bideoa

Azken albisteak

LH5eko ikasleek egun paregabea igaro dute Donostian.
Tinko programaren barruan, LH 1., 2. eta 3.mailako ikasleak Tolosako Leidor aretoan izan dira.  Bertan Heidi, katamotzaren erreskatea pelikula ikusteko aukera izan dute. Goiz pasa ederra!
Haur hezkuntzako ikasleak hilabetero bezala liburutegira joan dira. Liburuz inguratutako txoko magiko honetan, ipuinak arakatzeko, irudiak behatzeko eta gehien gustatu zaizkien liburuak hautatzeko aukera izan dute.
Euskarari eta ikastolei laguntzeko hainbat ekimen ditugu martxan!