Skip to main content

Fruta tailerra Haur Hezkuntzan

Irudia
Mazedonia tailerra

HH2ko ikasleek fruta-tailer batean parte hartu dute, gelako ikaskide baten gurasoa gonbidatu berezi gisa izan dutelarik. Etxetik ekarritako frutak erabiliz, guztion artean mazedonia goxo eta osasuntsua prestatu dute. Prozesuan zehar, frutak bildu, zuritu, zatitu eta nahastu dituzte, eta lan horietan guztietan aktiboki parte hartu dute.

Jarduera honekin, elikadura osasungarriaren garrantziaz jabetzeaz gain, elikagaiak manipulatzeko aukera izan dute, haien autonomia eta ekimena garatuz. Era berean, taldean lan egiteko gaitasuna indartu dute.

Tailerrari amaiera emateko, hamaiketakoan, prestatutako mazedonia dastatu dute, egindako ahalegina eta lana baloratuz eta elkarrekin une atsegin bat partekatuz.

Argazki gehiago hemen
 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.